XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.- Oinarrizko Proposamenarekin batera, kontratuaren interes eta helburuetarako eskaintzak abantailatsuagoak suerta daitezen, lizitatzaileek alternatiba edo aldaketa proposamenak egin ditzakete beren proposamenetan, Plegu honetan espresuki adierazten diren mugen barne beti ere.

Proposa dadin edozein alternatiba edo aldaketa, proposameneko Txosten Teknikoan jaso beharko da, bertan, dagokion aurrekontua edo, beharrezko denean, proposamena behar bezalako doitasun tekniko eta aurrekontuzkoarekin aztertu eta aurkez dezan Proiektua barne hartuz.

4.- Bereziki gomendatzen da, Administrazioarentzat aurrikusitako urtekoak aldatu gabe, obren exekuzio epea murriz dezaten alternatiben aurkezpena.

Proposamen hauetan zehatz-mehatz adieraziko da finantzaketari esleitzen zaion zenbatekoa, zeina dagokion proposamen ekonomikoan bildurik dagoela suposatzen den, Administrazioak adierazi finantzaketaren zenbatekoaren ordaina geroago har dezakeela ulertuko delarik, urtekoak kreditu kontrakzioen bidez doi litezkeen heinean.

Kontzeptu honengatiko finantzaketa gastuen kalkulu egokiaren eraginetarako, adjudikazio baja, halakorik gertatzen bada, epe murriztapena duen eskaintzaren kasuan, oso osorik azken urtekotik kenduko dela adierazten da.

5.- Indarrean dagoen Kontratazio Arautegiaren 115 artikuluaren arabera, lehiaketan parte hartzen duten lizitatzaileek habeen mota eta kopuruari buruzko aldaketak ere sartu ahal izango dituzte beren proposamenetan, beti ere taularen inertzia Proiektukoen berdina edo goragokoa baldin bada eta, justifikaziorik ezean, honen guztizko ertza mantenduz edo murriztuz.

6.- Eskaintzen aurkezpenean Administrazioak ez du dagoeneko adierazi diren kezkez, horien konbinazioaren ondorioz gertatzen direnez edo Proiektuko errakuntzen edo omisioen zuzenketa posiblearen ondorio izan litezkeenez bestelako asmorik sustatzen.

Hala ere, kontutan har bide da aldaketa gehigarri batzu dituen beste alternatibarik, baldin eta abantaila nabarmenak erakusten baditu, kontratu, teknika eta ekonomiaren ikuspuntutik beharrezko gardentasuna badu, eta lehiaketako proiektuaren ezaugarri funtzional, tekniko eta eraikuntzazkoen kaltetan suertatzen ez bada.

7.- Proiektuan aurrikusten ez diren lur edo zerbitzuen afekzioa suposatzen duen aldaketarik ez da baimenduko, Kontratista eta lur edo zerbitzu horien titular direnen arteko akordio bat gaineratzen zaien kasuan salbu, akordio horrek ez duelarik ezein desjabetzapen tramite berriri hasiera emateko premiarik sortzen.

Proposamenen aurkezpena.

1.- Aipatu gutunazalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Sarrera Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira datorren Uztailaren 16aren arratsaldeko ordubiak baino lehen.

Epez kanpo iristen diren gutunazalak ez dira onartuko, postetxean aipatu epea amaitu baino lehen entregatu direla frogatzen bada ere.

2.- Gutunazalak itxirik aurkeztuko dira eta bertan lizitazioan parte hartzen duten enpresa edo enpresen izena eta Adunako EN-1etik Gipuzkoako mugaraino Leitzan Nafarroarekin lotura Autobidea Proiektuaren obren kontrataziorako lehiaketa. I Tarteunea. Eldua-Gipuzkoako muga. Lehen fasea (3-V-42/ 90 Klabea) inskripzioa eramango dute.

Gutunazal bakoitzean gainera, bere edukina adieraziko da adierazpen hauekin: 1 zkia. gutunazala: Nortasuna eta sailkapena.

2 zkia. gutunazala: Erreferentziak eta proposamena.